iritzia;2003-09-28;hitzordua . Buruzagitza aldaketa EBBn
Buruzagitza aldaketa EBBn
Mikel Agirregabiria agirre
hezitzailea
Gure inguruko bizitza politikoan ordezkapenak egiteko epea ireki da. Prozesu bakoitzak alderdi politiko bakoitzaren barneko demokraziaren kalitatea erakusten du. Baina prozesu guztietan ezaugarri bat berdina da, hedabideek iritzi publikoan, eta, beraz, alderdi bakoitzeko militantzian duten eragin izugarria. Informazio jario hori partziala da, azken hamarkadetan eman den hedabideen kontzentrazioarengatik, eta horrek defizit demokratikoaren susmoak eragiten ditu, manipulazio saioak egin baitira, eta batzuetan lortu ere bai. Horrela bakarrik uler daiteke nola saldu diren fenomeno politiko ia onartezinak, telebista ia guztietatik, irrati ia guztietatik eta egunkari ia guztietatik iritsitako soinu jarraitu monokordeek ahalbidetuta. Ondorengotzei gagozkiolarik, Mariano Raxoiren hautaketa, izendapen digital eta dibinoaz, edo Aznar errepublikanoaren kanpaina Bushen agente elektorala izango balitz bezala, paradigmatikoki iguingarri izan dira. Baina, zorionez, alderdi politiko guztiak ez dira berdinak.
EAJ-PNV militantzia indartsuko alderdia da (ziurrenik Europako edozein gizartetako alderdi gobernatzaileetan militantzia handiena duena, botoemaile eta hautesle kopurua kontuan hartuta), parte-hartze prozesua ondo finkatua dauka eta aitzakiarik gabekoa da, mende bateko ibilbidean erakutsi duenez. Eta hori indartu egiten da daukan bizefalia estatutarioarekin. Frogarik onena da bere jarraipena ez dela auzitan jarri, ez orain ezta iraganeko unerik latzenetan ere. Euskadin Ibarretxe habemus eztabaidaezina denez, orain alderdi hegemonikoaren organigrama berritu behar da, nagusiki bere aginte gorena, Euzkadi Buru Batzarra (EBB).
Zenbait hedabidetatik prozesua lohitzen saiatu dira, izenak dagoeneko erabakita daudela iradokiz; baina trikimailu horrek justu kontrakoa utzi du agerian. Balizko hautagai irabazleak zikintzen saiatuta, egia erdiak esanez esku hartu nahi izan dute izendapenetan. Lobby>-en eragina sobredimentsionatu nahi izan dute; jobubi-ak aipatu dituzte (jóvenes burukides bizkaitarras) jabugoak-eta deituzÉ Askok uste dugu trikimailu hauek ez dutela etorkizun handirik, hautagaitzek protokolo zehatz-mehatz bati jarraitu behar diotelako, eta hor kuota eguneratuta daukan afiliatu jeltzale bakoitzaren botoak baino ez du balio. Batzokietako bizitza ezagutzen dutenek gainera, badakite, afiliazioaren barruan askoz ere eraginkorragoa dela kanpaina positibo bat, hautagaitza baten defentsa egitea, beste hautagaien aurkako kanpaina egitea baino. Azken batean, gauza ez da saski-naskitik txarrenen artean onena hautatzea; ezta otzanena ere; eta ezta delfin gantzutua ere, ez EBBk ezta batzar erregionalek ere (GBB, BBBÉ) ezin baitute hautagairik aurkeztu. Gainera, nahikoa lagun badaude, gizon zein emakume, bete beharreko eskakizunekin (bost urteko militantzia eta euskara egitea EBBko lehendakaritzarako), EBBko 1+8 postuak betetzeko gaitasun guztiak dituztenak.
Kargurik esanguratsuneterako profil egoki bat definitzea zilegia da. Ziurrenik, alderdikide gehienek esango lukete dedikazioa, esperientzia, alderdia barnetik ezagutzea, eta nazioartearen ezagutza izatea oinarrizko eskakizunak direla. Badira beste gai klabe batzuk, hautagaiak bere zakuan sartu beharko lituzkeenak (politika, ekonomia, hezkuntza, kulturaÉ hiru hizkuntza ofizialak eta ingelesa hitz egitea, eta europeista izatea), garai bateko hautagai ezagun batek «bi arratsaldetako berniz ekonomikoa» baino ez zuela jokatu zuen moduan ez jokatzeko. Ez da beharrezkoa izango ezta erabakigarria ere hautagaien jatorria, Bizkaiak nagusitasun portzentuala baduen arren; baina eskertzekoa izango litzateke lurraldeen arteko oreka bat, baita emakumeen presentzia ere, eta, gutxienez, afiliazioari dagokion euskalduntasun portzentaia.
Aro historiko erabakigarria bizi dugu elkarbizitzaren etorkizunarentzat, egungo Estatua Zuzenbidezkoa baino legalitatearena baita. EAJ-PNVk euskal gizartea gidatu nahi du aro horretan. Azken aldi honetan izan diren hauteskunde garaietan, eta datozenetan, Alderdia-Gobernua tandem>-ak harmonikoki lan egitea eskatzen du, egitekoen banaketa egokiarekin, elkarrizketa eta adiskidetze politika lortzeko; euskal adierazpena indartzeko Estatuko giro autoritario eta pankartistaren aurrean. Gainera, Xabier Arzalluz ordezkatzea (edo jarraitu egingo du?) zailtasun gehigarri bat da, lehendik ere l'ennui de choisir hautatzeko zailtasuna deitu izan den hori ematen den den prozesuan. Arzalluz, alderdian izan duen ibilbide historikoagatik eta berak duen protagonismo enblematikoagatik, ikono bilakatu da berak nahi izan edo ez. Hori, ordea, akuilu izan beharko litzateke. XXI. mende honetan, agian, taldearen espiritua oraindik gehiago indartu beharko litzateke, pisu handieneko buruzagi talde batek lider sozial gisa joka dezan.
EAJ-PNV alderdi kontzientziatu eta arduratsua da; beti apustu egingo du hautagaitza bakoitzaren lehentasunak adieraziko diren prozesuaren bitartez demokratikoki aukeratutako zuzendaritzaren alde. Afiliatuei egokituko zaie, orain, nork bere gogoko hautagai taldea defenditzea, eta, azkenik, hautestontzietako botoek erabakiko dute zuzendaritza berria. Soilik horrela, mutatis mutandis> (aldatu beharrekoa aldatuz), aurkeztuko zaie euskal herritarrei baketzerako, tolerantziarako eta elkartasunerako proposoman jeltzalea; gero, egindako bidea eta lortutakoa erakutsiz, hautesleek berretsi beharko dute lan hori.
|