Castellano!Monumentuak II
Monumentuak I. Itzuli
Areeta
Churruca Jauregia (Zugazarte, 14. Areeta): Manuel Maria Smith arkitektoak egina 1.929an. Sorrera puristako eraikuntza da, Espainiako errenaisantza eta barrokoko elementu kultoak eta euskal jauregietako arkitektura batzen dituena. - Itxas-begi (Areetako Kaia - Zugazarte, 27): 1.927an diseinatua. Rafael Garamendi arkitektoak bere ikuspegi pertsonalaz baliatu zen ingeles ikutu batzuk dituen euskal jauregietako arkitektura gogora ekartzen digun eraikuntza egiteko.
Bake-Eder Etxauntza (Zugazarte, 32. Areeta): Ipar estiloko egitasmo originala, Luis Elizalde arkitekto donostiarrari dagokio (1.901). Hala ere, 1909an Manuel Maria Smithek eraikuntzaren aldaketari ekin zion apain elementu batzuk bakarrik pilatuz. Azken finean, argiro Old English estiloan inspiratutako eraikuntza da.San Joseren Etxea (Zugazarte, 52. Areeta): José Luis Oriolek egina, 1.916ekoa. Kanpokaldetik, erdi aroko estiloa da nagusi. Eraikuntza honek barrukaldeko aldaketa sakona eta berriztapena izan zituen 1.986an.
Kai-Alde Jauregia eta Luis Allende Jauregia (Zugazarte, 51 eta 55): Manuel Mª Smithen lanak, 1.925ekoak. Harlanduaz egindako eraikuntza ederrak.
Neguri
Karmeneko Andra Mari Eliza. Padres Agustinos (Portuko Ibilbidea, 14): Emiliano Amann arkitektoak diseinatu zuen 1.905ean. 1.914 inguru bukatutako eraikuntza hau ipar Europako estilo neogotikoan inspiratzen da. Barruan zenbait imajina eta neurri naturaleko Kristo Gurutzatu baten figurak daude. Bisita ordutegia publikoarentzako: Egunero 7.00etatik 11.00etara eta 17.00etatik 20.15etara.Rosales Erresidentzia: 1.917a eta 1.920a bitartean Rafael Garamendik eraiki zuen, Ingeles Mendi Etxeetako eragina duen adibiderik hoberena da. Ana Erregina eta Old English estiloetako elementuak, espainiar elementu historikoen parean batzen ditu. Jauregi bikain hau lorategi zaindu eta zabalek inguratzen dute.
Andra Mari

Aingeru Jagolearen Baseliza (Maidagan. Andra Mari): La Venta etxe atzean kokatzen da. Bi imagina ditu, Aingeru Jagolearena eta Errosarioko Birginarena, gainera, aldareko mahaian inskripzio bat dago Pedro de Alday parrokuaren izenaz eta 1.649ko dataz.
Algorta
Santa Clara Jauregia (Fueros, 1. Algorta): Edertasun handiko eraikuntza da. José María Basterrak gauzatu zuen egitasmo originala 1.902an. Oso eraikuntza sinplea da, Old English estiloko elementuak nagusi direlarik. Manuel María Smith-ek 1918an burututako estilo aldaketen ondorioz, jauregiak ingeles gaztelu erresidentzial baten itxura hartzen du, Ana Erregina estiloaren elementuak nagusi direlarik. Hormak, prensatutako adreilu gorriz estalirik daude. Gaur egun udal zerbitzuen kokagunea da.

Algorta
San Ignacio de Loyola Eleiza (San Inazio Enparantza. Algorta): 1.878a eta 1.892a bitartean eraiki zen. Planoak Narciso de Goiri arkitektoak egin zituen, eta honek 1.880an sinatu zituen. Lanak 1.892an bukatu ziren, XX. mendearen hasieran, Rafael Fontán arkitektoak aldaketa handia egin zuen barrukaldean. Neorromaniko estiloko eleiza da, neobizantinismotik ekarritako zehaztasun batzurekin. Publikoarentzako bisita ordutegia: Egunero 11.00etatik 13.00etara eta 18.30etatik 20.00etara.

San Nicolás de Bari Eleiza: 1.854a eta 1.863a bitartean eraiki zen Lorenzo Francisco Móñizek diseinaturik. Hala ere, 1.925ean Antonio Araluce arkitektoak aldaketa bat egin zuen. Neoklasiko berantiarra estilokoa dugu, Bizkaiko estilo honen adibide interesgarrienetakoa izanik. Udaletxe zaharraren ondoan eta Getxo Antzokiaren ondoan izanik, XIX. mendeko bigarren erditik hona Algortako herri bizitzaren gunea izan den aldean dago kokatua.
Padres Trinitarios Eleiza (San Martín kalea, Hirutasuna kale gurutzean): Konbentu eta eleizaren eraiketa José María Basterra arkitektoaren ardurapean hasi zen 1.888an. 1926an sute batek suntsitu zuen, eta berreraiketa Pedro Guimónen planoen arabera hasi zen. Zabaltze batzuk eta gero, gaur eguneko egitura 1.963koa da. Eleizaren oinaldea gurutze grekoa da, apainketak berriz, aintzinako garai desberdinetako espainiar erromanikoaren eragina dauka: Leyre, Silos, Estíbaliz, San Juan del Vallés (Tarragona)..