Castellano!Monumentuak IEnglish!
Monumentuak II. Itzuli.
Areeta
'Bizkaia Zubiak', Zubi Zintzilikatua izenaz ezagutzen den burnizko arkitektura duen zubiak Getxoko udalerria eta Portugalete batzen ditu, Nerbioi ibaiaren gainetik. Alberto Palacio da 1.893an bukatu zen eraikuntza honen egilea.
Santa Ana Baseliza: 1.864 inguruan eraikia, Bizkaiko neogotiko estiloaren adibide zaharrenetarikoa da. Aguirre familiak eskatuta, Modesto de Echániz y Zaballak eraiki zuen. Hemendik, Santa Ana kalea jarraitzen dugu. Areetako merkatal gunetik igaroz, Andrés Larrazábal kalea hartzen da, eta honen bukaeran Mesedeetako Eliza ikus daiteke.Mesedeetako Andra Mari Eliza: Severino Achucarrok proiektatu zuen 1.885ean. Aldaketa batzu izan zituen, 1.937an Guda Zibiliean sute baten ondorioz betiko galdu zen arte. Guda bukatu zenean, auzo biltzar bat izendatu zen bere berreraiketarako. Batzordearen lanaren ondorioz, gaur ezagutzen dugun eta 1.947an bedeinkatu zen lana sortu zen, Rafael de Garamendi eta Manuel Galíndez arkitektoen elkarlanaren fruitu. Bilboko fresko eta ganga pintatzailea izan zen Ramilen zazpi pintura bakarrak ditu. Madrileko Erret Antzokikoa izan zen organoa nabarmengarria da, Euskal Herriko handiena, 4 teklatu eta 80 multzoz. Bisita ordutegia: Egunero 9.00etatik 10.00etara; 12.00etatik 13.45etara eta 18.00etatik 20.00etara.
Ibilbidea hasi bezain laister, Evaristo Churrucaren omenez eginiko Eskultura Multzoa duen parke txiki bat aurkitzen da. Ingeniari honek kanpo aldeko portuaren birmoldaketa zuzendu zuen 1.889an. M.G. de Salazarrek egina da 1.939an.Andra Mari Erredentorearen Izpiritualtasun Etxea (Zugazarte, 36. Areeta): Erlijio eraikuntza, 1.915 inguruan José María Basterrak eraikia. Frantziar jauregi neoklasiko bat imitatzen du. Publikoari irekitako bisita ordutegia: Egunero 7.30etatik 19.30etara.
Zisko Etxea (Zugazarte, 61): Manuel Mª Smithen lana (1909-1911). Ipar tankerako jauregitxoa da. Geroago, berriztatu egin zen, oso barrokoagotuz eta Ana Erreginaren estiloaren zehaztasun batzu hartuz.
Algorta-Neguri
Lezama Leguizamón (Atxekolandeta, 1. Algorta): J.M. Basterrak egindako eraikuntza hau (1902) gehien aldatu eta birmoldatu dena da beharbada. Manuel Mª Smith arkitektoak egin zuen azkeneko aldaketa 1921ean. Elegantea eta jaunirudikoa, eta Rucabadoren eragin argia duen eraikuntza honek neurri handiak ditu, eta Monterrey jauregi salmantinoan inspiratutako erdiko dorrea argiro nabarmentzen zaio.
Naúfragos Etxea (Arriluze Kaia, z/g. Algorta): 1920koa, Ignacio Smith arkitektoaren lana da. Bi solairutako baserri handi baten ezaugarriak imitatzen ditu. Bazter batean, itsasotik arku handietatik sortuz, oinalde borobileko faro dorre bat altxatzen da.Eguzki Alde Jauregia edo Barbier Etxea (Avanzada 1. Algorta): Abra aurrean kokagune apartan kokatua dago. Rucabadok diseinatu zuen 1.918an.
Aintzineko egitura gordetzen duten Algortako Portu Zaharreko kale hestuen barrena dabilen turistak, Algortaren sehaska aurkitzen du bere kareztatutako etxetxoetan. Arrantzale portu tipiko honetan, pintxo eta banderilak jan ahal dira ala osteratxoa jarraitu Usategi Begiratokiko Parkerantza, bertan, Abrako ikuspegi ikusgarriak begiratzeko.La Casa Rosada (Avda. Basagoiti, 20. Algorta): Etxe Sorgindua eta Malo Molinaren Etxea bezela ezagutzen da baita ere. 1.898a eta 1.901a bitartean eraiki zen Francisco Ciriaco Menchacaren planoen arabera, Getxon eraikitako etxeen artean arkitekto honen lan gorentzat har daiteke. Estiloari dagokionez, italiar eraginadun neobarrokotzat har daiteke, barrukaldea erromatar etxeen
Udaletxea (Fueros, 1. Algorta): 1.917ko diseinua Fidel Iturriak egin zuen, lanak J. Ignacio Smithek 1.928an amaitu bazituen ere. Oinalde karratua du eta bere egitura lurraren desnibelaren ondorioa da, terraza handiko eitea duen zokalo handi bat aurrekaldean eraiki zelarik. Orokorrean, nahiko kalitate oneko eraikuntza da, Berangoko harrobietako urre koloreko are harlanduez egina, eta

Andra Mari
Andra Mari Eleiza: Barrio Loza irakaslearen arabera, jatorria XII. mendean kokatu behar da. Erromaniko egiturako aintzinako eleizatik, hondar batzu besterik ez dira geratzen. Gaur egunera iritsi den lana XVIII. mendekoa da gehien bat eta Bizkaiko garai bereko eredu erromanikoekin erabat identifikatzen da. Bi eleizatari ditu, biak zurezkoak. Barrukaldean, jezarrita dagoen eta umea duen Ama Birginaren taila bat dago. Flandestar eragina duen lana da gotiko eta errenaisantza bitarteko iragapenekoa. Eleizak Getxo-Martiartu etxeko armarriaren bi moldaketa desberdin ditu apaingarri. Publikoarentzako bisita ordutegia: lanegunak 19.00etan; Larunbata, Igandea eta jaiegunetan 09.00, 11.00, 12.00 eta 13.00etan.
Aixerrota (Galeako Kaminoa. Algorta): Errota hau Getxoko aintzinako aixerrotetatik zutik dirauen bakarra da. 1.726-27 bitartean eraiki zen. Eraikuntza, Bizkaian garai berean egin ziren erroten tankera berdintsukoa da, hauetatik Artxandakoa eta Ipazterrekoa geratzen direlarik. Gertakari hau, Bizkaian XVIII. mendearen hasieran izan zen lehorte baten ondorio bezela azaltzen da. 1.787an dagoeneko bere jatorrizko iharduerarako ez zen erabiltzen, etxebizitza bezela baizik, eta etxe izango zen mende horretan eta ondorengoan ere. Bere lehen jabea Edmundo de Shee izan zen, elizatean finkatutako irlandar jatorrizko merkataria. Gaur egun, berriztatu egin da eta arte areto bat bihurtu da. Bisita ordutegia: Egunero, asteazkenak izan ezik, 13.15etatik 21.30etara.Printzearen Gaztelua edo Galeako Gotorlekua: Gaztelu hau XVIII. mendeko gotorleku adibide interesgarria da, gaur egunerarte Bizkaian gorde den mende horretako eraikuntza militarretako adibide bakarra. Eraiketaren arrazoia, Bilborako merkatal trafikoaren babesean datza. Jaime Sycrek egin zuen bere diseinua, eta lanak 1.742an hasi ziren.
Santa Columba de Rotaetxe Baseliza: XVI. mendekoa da. Harlanduzko eraikuntza txikia da agerian dagoen zurezko egituraz estalirik. Aurrekaldean elizatari txiki bat dago, hormatxo eta zurezko hezi batez nabetik banatuta.
Monumentu gehiago.